JAKINDARI, Kultura Zientifikoaren aldeko aliantzarekin bat egin!

JAKINDARI, Kultura Zientifikoaren aldeko aliantzarekin bat egin!

2025eko maiatzak 08

Dagoeneko 60 erakunde atxikitu dira Jakindari, kultura zientifikoaren aldeko aliantzan. Zuen interesa eskertu nahi dizuegu, baita ekimen honetan jarri duzuen konfiantza ere. 

 

Zertarako nahi dugu JAKINDARI?

  • Ezagutzaren gizarte-hedapenarekin konprometituta dauden erakunde eta eragile guztien ahaleginak batzeko.
  • Herritarrei desinformazioaren eta manipulazioaren aurrean funtsezko tresnak emateko.
  • Gure lurraldeko txoko guztietara iristeko eta publikoarengana modu inklusiboan hurbiltzeko gai izateko.
  • Gizarte kultu, kritiko eta demokratikoago bat izateko.

 

Zer lortuko dugu JAKINDARIrekin?

  • Koordinazio eta sinergia handiagoa: eragile bakoitzaren indarguneak eta gaitasunak aprobetxatuko ditugu.
  • Inpaktu handiagoa: elkarrekin publiko zabalago eta anitzago batengana iritsi ahal izango gara, modu intentsiboagoan eta eraginkorragoan.
  • Eraginkortasun handiagoa: baliabideak eta ezagutzak partekatuko ditugu, kostuak murriztuko ditugu eta ahaleginak bikoiztea saihestuko dugu.
  • Berrikuntza eta sormena: lankidetzak ideia berriak eta irtenbide berritzaileak sortzeko aukera emango digu.
  • Ikusgarritasun handiagoa: gizartean presentzia handiagoa eta posizionamendu argiagoa lortuko dugu.

 

Zer abantaila izango ditu JAKINDARIko kide izateak?

  • Zure ekintzak ikusgai jarri ahal izango dituzu ZIENTZIAKLIKen, herritarrei zuzendutako web atarian, gurean antolatzen diren kultura zientifikoko ekitaldien eskaintza osoarekin.
  • URTEKO FOROAN parte hartu ahal izango duzu ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzeko, lortutako mugarriak ospatzeaz eta ideiak eta lankidetzak proposatzeaz gain.
  • LAGUNTZA DEIALDI baten bidez eskuratu ahal izango dituzu laguntza ekonomikoak, ezagutza gizartean zabaltzeko proiektuak kofinantzatzeko.
  • Ezagutza gizartean zabaltzeko proiektu onenen SARIEN lehiaketan parte hartu ahal izango duzu.
  • Eta proposatu nahi dituzunak...

 

Hemen, aliantzaren egungo kideak:


JAKINDARIren kide izan nahi duzu? Sartu eta izena eman

Zalantzarik baduzu: jakindari@euskadi.eus