Zarautzen Zientziaz Blai XI. edizio bikaina

Zarautzen Zientziaz Blai XI. edizio bikaina

2025eko azaroak 26
Zarautz

Zarautzen Zientziaz Blai ekimenaren XI. edizio honetan, herriko lau ikertzaile gazte gonbidatuak izan dira: Lukas Arana, Janire Aramberri, Oier Ijurco, Eneko Atxa eta aurtengo gure gonbidatu nagusia den Iban Ameztoy. Bostak gaur egun zein ikerketetan dabiltzan azalduko digute.


Aurtengo lau ikertzaile gazteek ezaugarri komun bat dute: IBMren ordenagailu kuantikoa iritsi berria dela aprobetxatuz, Donostiako EHUko campusean diseinatu den ibilbide birtual edo oinez egiteko ibilbideari “Milia Kuantikoa” izena eman zaio, zientzia eta teknologia kuantikoen euskal lidergo zientifikoari balioa emanez. Lukas, Oier eta Eneko, Informatika Fakultateko hainbat taldetan ari dira ikertzen, eta Janire, Kimika fakultatean. Bi fakultate horiek dira, beste bost ikerketa zentroekin batera: Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisika Zentroa (CFM), CIC nanoGUNE, Tecnun (Nafarroako Unibertsitatea), eta Ikerbasqueren eraikin berria, Basque Quantum aliantzaren egoitza, ibilbide honetako partaideak.



Doñana, Irlandako Cork eta Vienan ibili ondoren, urteak dira Iban Ameztoy lanean ari dela Europar Batasunak Italian, Ispran duen Ikerketa zentroan, JRC (Joint Reserche Centre) hain zuzen. Bertan sateliteen bitartez munduko basoen egoeraren jazarpena egin eta bertatik jasotzen den informazioa modu erabilgarrira bilakatzea dute helburu, honenbestez ingurumen politikak diseinatu ahal izateko. Ekitaldian oraintxe zein proiektuetan dabilen eta nola ez bere ikerketa ibilbideaz hitz egingo digu.

 Gure lurraldeko zientzialarien lanari prestigioa emateaz gain, ekimen honek interesa piztu eta inguruko nerabeen bokazio zientifikoak bultzatu nahi ditu.

 

Iturria: