Zientzia leku guztietan dagoelako sortu da Zientzia Oro podcasta, zientziaz hitz egiteaz gain, jakin-mina pizten duen podcasta. Galdera asko ekarriko ditugu, eta erantzun batzuk eman, horiekin batera, entzuleak planteamendu eta gai berriak esploratu ditzan.
Ohiko bizimoduaren zientzia zein adituen ikerketa ekarriko dizkizu podcast honek, Nagore Rementería Argote eta Guillermo Roa Zubiaren ahotsen bidez. Eta haiekin batera, gaiari ekarpen interesgarriak egiten dituzten ahotsak ere entzungo dituzu. Zientzia leku guztietan dagoelako, utziguzu zure jakin-mina pizten. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak zuretzat sortua.
