ZIKLOEN EGUTEGIA

Egutegi honek EAEn finkatutako kultura zientifikoko ziklo eta azoka edo jaialdi nagusiak biltzen ditu. Horrez gain, nazioarteko zientziaren egutegiaren ospakizunak jasotzen dira (Emakumeak Zientzian ekimena Emakumearen eta Zientziaren Egunean edo Pi BCAM Naukas Eguna Matematikaren Nazioarteko egunean).

Helburu bikoitza du:

  • Publikoarentzat, kultura zientifikoaren mugarri garrantzitsuen ikuspegi osoa eskaintzea, aldez aurretik agendatu ahal izateko.
  • Agente programatzaileentzat, plangintza koordinatua erraztea, kontraprogramazioak saihesten lagunduz

Egutegian oraindik jasota ez dagoen ziklo baten eragile antolatzailea bazara, jar zaitez gurekin harremanetan: arreta.zientziaklik@euskadi.eus

EAE Araba Bizkaia Gipuzkoa