Osasunaren giltzarriak

Mota
Konferentziak
Publikoa
Publiko orokorra
Hizkuntza
Euskara
Hasierako data
2025/09/30
Amaierako data
2025/11/06
Ordutegia
19:00:00
Antolatzailea
Elhuyar Fundazioa
Beste Antolatzaileak
Donostia Kultura
Zikloa
Emakume zientzialarien argitan
imagen1
Deskribapena

“Emakume zientzialarien argitan” zikloan, osasunaren giltzarriei buruzko solasaldiak eskainiko dituzte hiru ikertzailek: Maialen Araolaza Arrieta, Aitana Lertxundi Manterola eta Eli Gallego Moreiro.  Gidaria: Ana Galarraga Aiestaran (Elhuyar)

Egitaraua

Maialen Araolaza Arrieta fisioterapeutak ariketa fisikoak osasunean duen garrantziaz arituko da irailaren 30ean. 

Aitana Lertxundi Manterola epidemiologoak ingurunearen inpaktua izango du hizpide urriaren 21ean.

Azkenik, Eli Gallego Moreiro nutrizionista elikadurari buruz arituko da azaroaren 6an. Guztiak 19:00etan izango dira, Ernest Lluch kultur etxeko areto nagusian.

Lekua
Ernest Lluch Kultur Etxea [Donostia / San Sebastián]