Jakinaldia-eklipse jaia

Mota
Jaialdiak edo Azokak
Publikoa
Publiko orokorra
Hizkuntza
Elebiduna
Hasierako data
2026/04/01
Amaierako data
2026/08/12
Ordutegia
Irekia
Antolatzailea
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
Beste Antolatzaileak
Jakindari, kultura zientifikoaren aldeko aliantza
Zikloa
Eklipsea, bilunabarreko eguna
imagen1 imagen2
Deskribapena

Programaren ibiltariaren ardatz nagusia "Bi ilunabarren eguna" erakusketa da, eklipseei eskainia. Guztira 13 udalerritako plaza, parke edo kultur guneetan izango da ikusgai. Zarautzen egon ondoren, erakusketa osatzen duten lau totemak, Beasain, Zalla, Donostia, Bergara, Durangaldea, Bilbo, Barakaldo, Gasteiz, Añana, Gaubea, Bastida, Lapuebla de Labarca eta Guardian izango dira ikusgai, fenomeno astronomiko hau publiko zabalari hurbiltzeko. 

Programa jarduera osagarri ugarirekin osatzen da, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker. Besteak beste, dibulgazio-hitzaldiak, haur, gazte eta helduentzako tailerrak, bisita gidatuak, behaketa astronomikoak eta ipuin-kontalari saioak antolatuko dira. 

Herritar guztiei irekitako jaialdiak egitarau oparoa izango du: haurrentzako ikuskizunak, tailer zientifikoak, bakarrizketak, arte eszenikoak eta gaueko behaketa. Jakinaldia aukera bikaina izango da elkarrekin ikasi, partekatu eta azken urteetako fenomeno astronomikorik esanguratsuenetako baten aitzakian gozatzeko. 

Ekimen hauen guztien helburua da jakin-min zientifikoa txikitatik sustatzea eta eklipseen fenomenoa, eta bereziki abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa, hobeto ulertzeko tresnak eskaintzea. 

Jarduera horiei buruzko informazio guztia eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialean dago eskuragarri. Bertan, gainera, dibulgazio-edukiak, eklipsea behatzeko aholku praktikoak, intereseko estekak eta baliabide multimediak aurki daitezke. 

Egitaraua

"Bi ilunabarren eguna" erakusketaren ibiltaritza programa:

  • BEASAIN- Erauskin Plaza -Apirilaren 10etik 20ra
  • ZALLA-Madres Irlandesas Enparantza- Apirilaren 20tik 27ra
  • DONOSTIA- Zigarro plaza, 1, Tabakalera- Apirilaren 27tik maiatzaren 11ra
  • BERGARA - Juan Irazabal Paselekua, 1, Laboratorium Museoa- Maiatzaren 11tik 21era
  • DURANGO-Ezkurdi Plaza-Maiatzaren 21etik ekainaren 1era
  • BILBO-Mariaren Bihotza Plaza-Ekainaren 1etik 10era
  • BARAKALDO - Clara Campoamor Kultur Gunea Gernikako Arbola kalea z/g, - Ekainaren 10etik 20ra
  • VITORIA/GASTEIZ- Matxete Plaza z/g, -Ekainaren 20tik 29ra
  • VITORIA/GASTEIZ -Salburua Biosfera paselekua, 4, Ataria- Uztailaren 29tik 9ra
  • GESALTZA AÑANA - Errege kalea 1, - Uztailaren 9tik 17ra
  • GAUBEA- Villanañe- Uztailaren 17tik 24ra
  • LAPUEBLA-Lege Planoa: Uztailaren 24tik Abuztuaren 4ra.
  • BIASTERI -Biasteri, Sancho Abarca Ibilbidea- Abuztuaren 4tik abuztuaren 12/14ra.

Jardueren xehetasunak programaren irudian edo www.eklipsea.euskadi.eus webgunean ikus daitezke.

 

Lekua
Clara Campoamor Kultura Etxea [Barakaldo]