Kapsula Kuantikoa

Mota
Erakusketak
Publikoa
Publiko orokorra [Ezgaitasun intelektuala duten pertsonak] [Ezgaitasun fisikoa duten pertsonak]
Hizkuntza
Elebiduna
Hasierako data
2026/10/02
Amaierako data
2027/07/09
Ordutegia
Astearte- ostirala 09:00-14:00;16.00-19:00;Larunbata10:00-14:00;16.00-20:00
Antolatzailea
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
Izena-emateko Emaila
imagen1 imagen2
Deskribapena

Kapsula Kuantikoa Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren kanpaina ibiltari bat da, eta Euskadiko hainbat udalerritan izango da 2026-2027 ikasturtean, fisika eta teknologia kuantikoak herritarrei modu irisgarri, parte-hartzaile eta erakargarrian hurbiltzeko.

Unitate mugikor moderno batean ontziraturik, esperientzia kolektibo bat biziko dute parte-hartzaileek, fisika kuantikoaren oinarrizko printzipio batzuk deskubritzeko eta eguneroko bizitzan dituzten aplikazioak ezagutzeko. Bisitan, ikus-entzunezko baliabideak eta instalazio interaktiboak konbinatzen dira, konplexuak izan daitezkeen edo eguneroko bizitzatik urrun dauden kontzeptuak ulertzen laguntzeko.

Bi aukera daude esperientziaz gozatzeko: 

  • taldekako bisitak, aurretiko erreserbarekin, gutxi gorabehera 50 minutuko saioak, goizeko ordutegian (asteartetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara)
  • bisita librea, erreserbaren beharrik gabe, gutxi gorabehera 30 minutuko saioak, arratsaldeko ordutegian (asteartetik ostiralera 16:00etatik 19:00etara) edo larunbat egun osoan (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara).

Talde-bisitetarako deialdi zabala egingo da ikastetxeetan, aisialdi-elkarteetan eta premia bereziak dituzten kolektiboekin lan egiten duten erakundeetan.

Baina Kapsula Kuantikoak askoz urrunago iritsi nahi du. Hitzartutako talde-bisitez gain, unitate mugikorrak gainerako herritarrei ere ateak zabalduko dizkie sarrera libreko saioen bidez, edonork kuantikarekin kontaktua izan dezan modu hurbil, ulergarri eta harrigarri batean

Donostia izango da Kapsula Kuantikoaren abiapuntua. Ondoren, Euskadiko 147 udalerritan zehar bira bat egingo du. 

Zientziaklik-eko gune honetan hilez hileko ibilbidea iragarriko da. Eta egunez egun Instagram @zientziaklikejgv kontuan #kapsulakuantikoa erabiliz.

Egitaraua

📍AZAROA

  • Azaroak 12 Zumarraga. Euskadi Plaza, 1.
  • Azaroak 13 eta 14 Hernani. Zinkoenea Plaza
  • Azaroak 17. Zestoa. Gesalaga kalea 22.
  • Azaroak 18. Azpeitia. Nagusia Plaza, 5.
  • Azaroak 19. Azkoitia. Plaza Jesusen Bihotz Agurgarri.
  • Azaroak 20, 21. Zarautz. Lizardi Kalea, 9.
  • Azaroak 24. Beasain. Gernika Pasealekua.
  • Azaroak 25, Ordizia. Gudarien Etorbidea.
  • Azaroak 26. Lazkao. Euskadi Enparantza 
  • Azaroak 27. Zaldibia. Herriko plaza, Santa Fe Kalea, 18
  • Azaroak 28. Ataun. San Martín Plaza.

📍ABENDUA

  • Abenduak 1. Idiazabal. Plaza Nagusia.
  • Abenduak 2. Segura. Kale Nagusia (31 parean)
  • Abenduak 3 Olaberria. Aparkalekua. Zabazelai
  • Abenduak 4 Legorreta. Korta eta Zapas Enparantza 
  • Abenduak 5 
  • Abenduak 9 Zegama. San Martin Kalea 7
  • Abenduak10 Berastegi (lekua baieztatzeke)
  • Abenduak 11, 12 Tolosa. Foruen Plaza

Kuantika mundua nola aldatzen ari den jakin nahi duzu? Kapsula Kuantikoak itsasontzira igo eta egiaztatzera gonbidatzen zaitu. Zure lekua erreserbatu dezakezu info@kuantika.eus helbidearen edo horretarako prestatutako telefonoaren bidez: 945 180 736.

12 urtetik gorakoentzat gomendatua.

 

Lekua
Ekitaldi ibiltaria