Jakinaldia. Kuantika Festibala
Urriaren 17an eta 18an, Musikenek Jakinaldiaren lehen edizioa hartuko du. Kuantika Jaialdia, fisika kuantikoaren 100 urteak eta Europako ordenagailu kuantiko indartsuenaren etorrera herritarrekin batera ospatzeko jaialdia.
Bi egun jarraian, kuantikak bere aurpegi magiko eta dibertigarriena erakutsiko du. Musika, antzerkia, magia ikuskizunak, bakarrizketa zientifikoa eta bertsozientzia izango ditugu, fisika kuantikoa gizarteari modu harrigarrian eta entretenigarrian hurbiltzeko.
Ostiralean, hilak 17, bereziki gazte eta helduentzat pentsatuta egongo da, eta hainbat ikuskizun eta dibulgazio-pilula izango dira, jakin-mina piztuko dutenak.
Hilaren 18an, larunbata, familia eta haurrei zabalduko zaie programazioa, haur eta helduek mundu kuantikoan modu dibertigarrian barneratzeko diseinatutako antzerki eta magia ikuskizun batekin.
Presta zaitez fisika kuantikoa inoiz bizi izan ez duzun bezala bizitzeko!
Programa urriak17 (publiko orokorra, gazteak bereziki ongietorriak)
18.00. Kuanto musikala. Jon Esnaola. Musikagilea eta Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Gazte Saria.
18.10 Ongietorria
18. 20 "Ilusiotik errealitatera: IBM_BasqueCountry" bideoaren proiekzioa
18.25 Bakarrizketa “Katuaren Schrödinger”. Enrique F. Borja.
19.00 Magia kuantikoko ikuskizuna Tor eta Txoborro magoekin.
19.20 "Materia absurda" ikuskizuna Big Van Ciencia-ren eskutik.
19.50 Bertso Kuantikoak. Jone Uria eta Alaia Martin saio librean.
20.10. Itxiera
Programa urriak18 (familiak eta haurrak)
17.00 Ongietorria
17.05 Antzerki ikuskizuna. "Abentura Kuantikoa" Eidaberekin.
18.00 Marsel magoaren magia ikuskizuna.
18.20 Atsedenaldia
18.30 Clowntifics ikuskizuna Big Van Cienciaren eskutik.
19.10. Itxiera