Jakindari aliantzaren Kideak
Akademia
Bilboko Mediku Zientzien Akademia 1895ean sortu zen, eta osasun-zientzien esparruan ezagutza zientifikoaren garapena sustatzea du funtsezko eginkizun, osasun-arloko profesionalen, ikerketa-komunitatearen eta herritarren artean ezagutza hori zabaltzea sustatuz.
Deustuko Unibertsitateak gizarteari zerbitzua eskaini nahi dio, unibertsitateko ekarpena eginez, errealitatearen ikuspegi kristautik abiatuta. Unibertsitatea den aldetik, jakinduriarekiko maitasunak eta errealitatea zorroztasunez eta metodologia zientifikoz ezagutzeko eta ikertzeko grina ditu gidari. Hori dela eta, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren bikaintasuna bilatzen du.
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) unibertsitate publiko sendoa da, ingurune akademiko, zientifiko eta kulturalaren garapena sustatzen duena. Hiru campusetan antolatuta, gradu, master eta doktoretzako eskaintza zabala eskaintzen du diziplina askotan. EHUren misioa da prestakuntza integral eta kalitatezkoa eskaintzea, ezagutza sortzea eta gizartera transferitzea.
EUNEIZ Unibertsitatea, Gasteizen kokatua, Euskadin ezagutza-sormena eta hedapenarekiko konpromisoa duen goi-mailako hezkuntza erakundea da. Bere proiektu akademikoak teknologia, kirola eta osasuna bat egiten ditu, euskal ingurune sozial eta produktiboaren erronkei modu aplikatuan erantzuna emateko.
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra unibertsitate-hedapenerako katedra da. 2010ean sortu zenetik, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren xedea ezagutza zientifikoa eta teknologikoa gizarteratzea izan da, bere jardun-eremu geografiko, administratibo eta kultural guztietan.
Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON Taldean integratutako unibertsitate kooperatiboa eta irabazi asmorik gabekoa da, praktikoa eta berritzailea, gizartea eraldatzeko bokazioa duena. Parte-hartze ereduan oinarrituta, hezkuntza sendoa eskaintzen du, enpresen eta erakundeen inplikazioa sustatuz. Bere misioa pertsonen prestakuntza integrala eta ezagutzaren sorkuntza eta transferentzia bultzatzea da, garapen humanista, teknologiko eta ekonomiko jasangarriari ekarpena egiteko.
Tecnun-Escuela de Ingeniería pertenece a la Universidad de Navarra, una institución de inspiración cristiana que realiza su actividad docente, investigadora y asistencial sin ánimo de lucro. Como Research University, la investigación fundamenta y enriquece a la docencia, siempre dando un servicio a la sociedad.
La actividad investigadora de Tecnun es multidisciplinar, colaborativa y busca alcanzar la excelencia realizando proyectos de investigación a nivel nacional e internacional. Son centros de investigación adscritos a Tecnun, el Instituto de Ciencia de los Datos e Inteligencia Artificial (DATAI) y el Centro de Ingeniería Biomédica (CBIO).
Erakunde eta Fundazio Publikoak
BRTA Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente berezia da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikia. BRTAko kide dira 17 zentro teknologiko eta ikerketa kooperatiboko zentroak. BRTAk Euskadiren erronka sozioekonomikoei erantzun nahi die ikerketatik eta teknologiatik, ezagutza sortzeko lankidetza bultzatuz eta ezagutza hori euskal gizarteari eta industriari transferituz, berritzaileagoak eta lehiakorragoak izan daitezen.
Donostiako Udalak hiriaren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako oinarri estrategikotzat jotzen ditu zientzia eta ezagutza. Ikuspegi horrekin, ikerketa, berrikuntza eta transferentzia teknologikoa sustatzen dituzten politikak bultzatzen ditu, erakunde akademikoak, ikerketa-zentroak, enpresak eta herritarrak lotzen dituen ekosistema bat sortuz.
Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikia. Bere misioa Euskadin ingurumenaren hobekuntza bultzatzea da, politika publikoetan eta enpresen, administrazioen eta herritarren jardueran jasangarritasun-irizpideak txertatuz.
Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioa da. Eusko Jaurlaritzak 2007an bultzatua Euskadin ikerketa zientifikoa sustatzeko helburuarekin, ikerketa zientifikoaren garapenean laguntzen du ikertzaileak erakartzeko eta finkatzeko programen bidez. Gaur egun, 400 ikertzaile baino gehiago ditu, eta 23 erakundetan garatzen dute beren lana.
Berrikuntzaren Euskal Agentzia interes publikoko elkarte pribatua da, eta berrikuntza bultzatzen du Euskadin, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. 900 erakunde bazkide baino gehiagok osatzen dute: administrazio publikoak, eragile zientifiko-teknologikoak, hezkuntza-eragileak, bitarteko eragileak, enpresak, gizarte-erakundeak eta pertsona adierazgarriak. Euskal I+Gren % 62 osatzen dute.
Fundazioak eta Elkarteak
Aranzadi Zientzia Elkarteak, gaur egun, 2.000 bazkide ditu, eta horietatik 150 inguru hainbat zientzia-diziplinatako ikertzaileak dira, erakunde horren esparruan ikerketa-lanak egiten dituztenak. Elkarte honek zientzia, historia eta kultura-ondarea kontserbatzea eta balioestea errazten du, bizi garen gizarte modernoaren bilakaera ulertzeko erreferentzia gisa.
Arkeolan Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta ikerketa historikoa egiten du.
Hiru hamarkada baino gehiagoko esperientziarekin, arkeologia eta dendrokronologia dira bere ikerketa-arlo nagusiak
Arabako Astronomia Elkartearen helburuak Astronomiaren azterketa sustatzea eta zabaltzea gure probintzian, maila guztietan. Bazkideen artean astronomia-ezagutzak hobetzea eta beste elkarte batzuekin lankidetzan aritzea eta haiekin informazioa trukatzea. Azterketa -, behaketa -, ikerketa - eta dibulgazio-jarduerak egitea, Elkartearen berezko ezaugarriak garatzeko iturri gisa.
Bizkaiko Astronomia Elkartea 1992an sortu zen, hitzaldiak, tailerrak eta behaketa publikoak antolatuz astronomia herritarrei zabaltzeko. Ikerketa-proiektuetan ere parte hartzen du, eta beste elkarte batzuekin lankidetzan aritzen da dibulgazio-jardueretan eta informazio-trukean.
"Betelgeuse" Enkarterrietako Astronomia Elkartea 2010ean sortu zen eta Enkarterri eskualdeko 20 bazkide ditu. Bere helburu nagusietako bat astronomiaren dibulgazioa da. Horretarako, ikastetxeetan, parketxeetan eta kultur etxeetan hitzaldiak ematen ditu, eta Enkarterriko herrietan behaketa publikoak egiten ditu astronomia herritarrengana hurbiltzea ahalbidetzen duen beste edozein jarduera garatzen ditu.
Zirkulu Eszeptikoa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Bilbon 2005ean sortua. Honako helburu hauek ditu: pentsamendu kritikoa eta eszeptizismo zientifikoa sustatzea eta zabaltzea; ezagutza zientifikoak babesten ez dituen gertakariei buruzko edozein baieztapen zorrotz eta aurretiko joerarik gabe aztertzea, batez ere ustezko fenomeno paranormalekin, zientzia marjinalarekin eta sasizientziekin lotutakoak; eta analisi horien emaitzak zabaltzea.
Elhuyar irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua gara. 1972an jaio ginen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Gaur egun, ezagutza aurreratua aplikatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugun erakundea gara. Enpresa, gizarte-eragile eta administrazioei irtenbide berritzaileak sortzen laguntzen diegu, mundu globaleko egungo erronkei erantzunez, diziplina anitzeko ikuspegiarekin.
Gure misioa da loturako eta ko-sorkuntzako prozesuak abian jartzea, katalizatzea eta bideratzea, dinamika eta programa berritzaile kooperatiboak sortzeko, bai goi mailako hezkuntzan, bai ikerketan, baita ezagutzaren transferentzian ere, eta, horrela, gizartean eragin handia duten erronka zientifiko, teknologiko eta kulturalak agerrarazteko eta haiei baterako erantzunak emateko, Euskadiko, Akitania Berriko eta Europako entitateekin elkarlanean.
Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zen, euskal gizartearen garapena eta kohesioa sustatzeko helburuarekin. Irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifiko-kultural independentea da, eta Euskal Herri osoan jarduten du modu transnazionalean eta gure herriko instituzio guztien babesa du. Bere jardun-eremu nagusiak, besteak beste, humanitateak eta gizarte-zientziak dira, eta horien bidez euskal gizartearen erronka nagusiak aztertzen, eztabaidatzen eta erantzun partekatuak proposatzen ditu gizarte beharrei erantzun asmoz eta politika publikoak proposatuta.
Globernance Institute, ezagutza hausnartzeko, ikertzeko eta hedatzeko zentroa da, gobernu-lana maila eta dimentsio guztietan hobetzeko.
Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia, jakintzaren eta esperientziaren topaleku da, ezagutzan eta zorroztasun zientifikoan oinarrituz, gizartearen erronka garaikideen aurrean hausnartzeko foroa. Horretarako, arlo ezberdinetako aditu diren kideen talentua eta hausnarketarako ahalmena gizartearen eskura jartzea du helburu.
Kutxa Fundazioan lurraldearekin dugun konpromisoa sentitzen dugu, eta lurraldearen eraldaketa bultzatu nahi dugu, Gipuzkoa bidezkoago, ikasiago, sortzaileago eta jasangarriagoa izateko. Erakunde erreferentea gara Gipuzkoan, 100 urte baino gehiagoko historiarekin eta ibilbide emankorrarekin. Irabazi-asmorik gabeko fundazioa gara eta gure erabakietan autonomoa.
Lemniskataren helburua zientzia, teknologia eta ezagutza Goierri eskualdeko herritarren artean zabaltzea da. 2011n sortu zenetik, hitzaldi zikloak, erakusketak eta lehiaketak antolatzen ditu, eta eskualdeko gaiei buruzko liburuak argitaratzen ditu "Lemniskata kaierak" bilduman.
LOGOS elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, kultura zientifikoa bertara iristeko zailtasun handienak dituzten auzo eta pertsonei hurbiltzeko lan egiten duena. Dibulgazio zientifikoko jarduerak eta ekitaldiak antolatzen ditugu hainbat formatutan, haur eta gazteentzat eta publiko orokorrarentzat.
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia da, Donostian kokatuta dagoen Europako erreferentziazko erakunde publikoa. Graduko eta Masterreko titulu ofizialak eskaintzen ditu Interpretazioa, Konposizioa, Zuzendaritza eta Pedagogia arloetan. Bere hezkuntza-ereduak nazioarteko ospe handiko irakasleak, abangoardiako instalazio arkitektonikoak eta ingurune profesionalarekiko zuzeneko lotura uztartzen ditu, etorkizuneko musikarien talentua sustatzeko.
Sancho el Sabio Vital Fundazioa euskal kulturari dagokionez munduko dokumentazio-zentro garrantzitsuenetako bat da, Vital Fundazioen barruan eratua. Euskal Herriaren memoria bibliografiko eta dokumentala gordetzen du bere historiaren bidez, eta bere liburutegiak, 1964tik, funts dokumental baliotsua du, euskal kulturaren ikerketarako ezinbesteko erreferente bihurtu duena.
Eguía Careaga Fundazioaren Gizarte Informazio eta Ikerketako Zerbitzuak (SIIS) 1978tik egiten du lan Gizarte Zerbitzuei aplikatutako ezagutzaren ikerketarekin, ebaluazioarekin, plangintzarekin eta kudeaketarekin lotutako gaietan. Donostian du egoitza, eta Euskadiko nahiz beste autonomia-erkidego batzuetako hirugarren sektoreko hainbat administrazio publiko eta erakunderekin batera egiten du lan, gizarte-zerbitzuen politikak eta gizarte-ekintzaren eremuko esku-hartzea hobetzeko.
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) irabazi-asmorik gabeko eta Onura Publikoko aitormena duen kultur elkartea da. 1973. urtean sortu zen Ipar Euskal Herrian eta orduz geroztik bere helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea da. Horrekin batera, honako lan-ildo nagusi hauek ditu: Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea; euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea eta unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea.
UIK – EHUko Uda Ikastaroen Fundazioak unibertsitateko ezagutza gizartera hurbiltzen du Uda Ikastaroen, workshop-en eta herritar guztiei irekitako dibulgazio jardueren bidez. Askotariko gaien inguruko topaketak antolatzen ditu, hala nola berrikuntza, jasangarritasuna, osasuna, hezkuntza, kultura, teknologia eta gizarte eraldaketa, pentsamendu kritikoa, etengabeko ikaskuntza eta unibertsitatearen eta gizartearen arteko elkarrizketa sustatuz.
ZarautzOn irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, Zarauzko ongizatea sustatzea helburu duena. Herritarren garapenaren alde egiten dugun talde bat gara, hainbat arlotako berrikuntzak ezagutaraziz: zientifikoa, teknologikoa, enpresa mundukoa eta gizarte mailakoa. Herrian erreferente izateko lan egiten duen erakundea gara, eta jakin-minaren jatorri eta belarri izan nahi dugu, sare ireki bat osatuz.
Zientziaren Giltzak Elkartea (ZGE), aberasteko asmorik ez duen Elkartea da, eta bere helburua kultura zientifikoa Ondarroan eta bere inguruan zabaltzea da.
Ikerketa eta Berrikuntza Zentroak
Achucarroren helburu nagusia da gizarte ekonomiko eta sozialki jasangarri bat garatzen laguntzea, gaixotasun neurologikoen eragin handia da eta. Horretarako, garunean espezializatutako ikerketa zientifikoan lan egiten dugu, batetik osasuntsu dagoenean, eta bestetik zahartzen eta gaixotzen denean ere.
Nazioarteko erreferentziazko erakunde akademiko eta berritzailea gara gastronomiaren eta elikaduraren arloan. Prestakuntza, ikerketa eta ezagutzaren transferentzia uztartzen ditu, gastronomia motor kultural, sozial eta ekonomiko gisa ulertuta. GOe -Gastronomy Open Ecosystem ekimenaren bidez, herritarrei irekitako jarduerak sustatzen ditu, zientzia eta elikaduraren berrikuntza modu zorrotz eta eskuragarrian hurbiltzeko, lurraldeko eragileekin lankidetzan.
BC3 Basque Centre for Climate Change, etorkizun jasangarri, erresiliente eta inklusibo baterako ezagutza sortzen duen nazioarteko ikerketa-zentroa da. BERC eta María de Maeztu Bikaintasun Unitate gisa aitortua, klima-zientzia aurreratua, punta-puntako modelizazioa eta ARIES bezalako adimen artifizialeko tresna aitzindariak garatzen ditu ezagutza eraldatzailea sortzeko.
Bilboko bihotzean kokatuta, BCAM diziplina arteko ikerketa zentroa da, Matematika Aplikatuen arloan mundu mailako lehen lerrokoa, eta 2008an sortu zen Bikaintasun Ikerketarako Euskal Zentro gisa (BERC). Bere ikuspegia matematikako diziplinarteko ikerketan oinarritzen da, baita talentu zientifikoak gaitu eta erakartzean eta mundu osoan aurrerapen zientifiko eta teknologikoak sustatzean ere.
BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) Donostian kokatutako erreferentziazko ikerketa-zentroa da, giza kognizioa, garuna eta hizkuntzaren prozesamenduaren oinarrizko mekanismoak sakonki aztertzea xede duena. Bere eginkizun nagusia ezaguera zientifiko berritzailea sortzea eta aurkikuntza horiek gizartearentzat erabilgarri bihurtzea da, hezkuntza, osasuna, neuroerrehabilitazioa eta komunikazioaren hobekuntzaren esparruetan eragina izanik.
BCMaterials, Materialen, Aplikazioen eta Nanoegituren Euskal Zentroa, ikerketa autonomoko zentro bat da, 2012ko ekainean Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak abiarazia. BERC (Basque Excellence Research Centers) sareko kide da, eta bere helburua materialen belaunaldi berriari buruzko ezagutza sortzea da, ezagutza hori gizartearen onurarako soluzio eta gailu funtzional (multi) bihurtuz.
Bioaraba Ikerketa Sanitarioko Institutua (OII), egoitza Gasteizen duena, irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Arabako Lurralde Historikoan osasun-zientzien arloan ikerketa eta berrikuntza sustatu, garatu, kudeatu eta zabaltzea du helburu, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren esparruan.
Biofisika Institutua (IBF) nazioarteko erreferentziazko ikerketa-zentroa da, eta bizitza eta gaixotasunak sostengatzen dituzten prozesu fisikoak eta kimikoak argitzen ditu. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) unitate misto gisa, IBFk oinarrizko zientzia eta zientzia aplikatua konbinatzen ditu, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen ezagutza sortzeko.
Biogipuzkoa honako helburu hauek ditueb Osasun Ikerkuntzarako Institutua da: ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, publikokoa eta osasun osasun-zerbitzuetakoa sustatzea, osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzea, eta ikerketa translazionala lehentasunez sustatzea, ezagutza zientifikoak praktika klinikora azkarrago eramateko, nazioarteko gomendioen arabera, Gipuzkoako lurraldeeremuan, eta Ikerketa eta Berrikuntzako prestakuntza ematea.
Biosistemak, Osasun Sistemen Ikerketa Institutua, osasun sistemen eta zerbitzu soziosanitarioen antolaketan eta kudeaketan bikaintasuneko ikerketa batean zentratuta, ezagutza eta balio sozial eta ekonomikoa sortzera eta aplikatzera bideratua dago.
Materialen Fisika Zentroak (CFM) fisikako funtsezko ikerketa bultzatzen du, CSICeko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta MPC Elkarteko langileek osatutako komunitate zientifiko baten bidez. 1999an sortua eta 2009an Eusko Jaurlaritzak BERC zentro gisa onartua, CFMk abangoardiako ikerketa, belaunaldi berrien prestakuntza eta eragin soziala uztartzen ditu.
CIC bioGUNEren misioa osasun arreta hobetzea da, biologian, kimikan eta zientzia konputazionaletan esperientzia batzen duen diziplina anitzeko ikerketaren bidez. Gure helburua da etorkizunerako medikuntza zehatzagoa garatzea, arazo mediko konplexuei helduz, terapia berritzaileak bultzatuz eta gaixotasunen ulermenean sakonduz.
CIC biomaGUNE Donostian kokatutako ikerketa zentro bat da, aplikazio biomedikoak dituzten nanoegiturak eta biomaterialak diseinatzen espezializatua, bai diagnostikorako, bai terapia aurreratuak garatzeko. Zentroa kimikaren, biologiaren eta fisikaren arteko interfazean lan egiten duten 12 ikerketa-taldek osatzen dute, nanozientziako eta biomedikuntzako puntako proiektuei helduz.
CIC energiGUNE Euskal Autonomia Erkidegoko ikerketa kooperatiboko zentro bat da, BRTA sarean integratua eta nazioartean aitortua energia biltegiratzearen arloan egindako lanagatik. Bere misioa biltegiratze-teknologien garapen zientifikoa eta teknologikoa bultzatzea, jakintzaren industriarako transferentzia bizkortzea eta trantsizio energetikoa laguntzea da, irtenbide iraunkor, seguru eta eraginkorren bidez.
CIC nanoGUNE Euskal Autonomia Erkidegoko Nanozientzien Ikerketa Kooperatiboko Zentroa da, Donostian kokatua. 2006an sortu zen, eta bere misioa da bikaintasuneko ikerketa egitea nanozientzian eta nanoteknologian, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasun ekonomikoa eta teknologikoa bultzatzeko. NanoGUNEk hiru oinarri estrategikoren inguruan antolatzen du bere jarduera: bideratutako oinarrizko ikerketa, lidergo zientifikoa eta transferentzia teknologikoa.
Donostia International Physics Center (DIPC) fisikan eta antzeko diziplinetan abangoardiako ikerketa garatzen duen ikerketa-zentroa da. DIPCren xedea da, halaber, kultura zientifikoa gizarteari helaraztea.
Donostian kokatuta, 2000. urtean ekin zion lanari DIPC zentroak, erakunde publikoen eta enpresa pribatuen arteko aliantza estrategiko baten ondorioz. 2008az geroztik, bikaintasun zentroaren zientifikoa aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak 'Basque Excellence Research Center (BERC)' izendatu du DIPC. Era berean, 2025ean, bigarren aldiz berritu du Severo Ochoa Bikaintasun Zentro akreditazioa, Ikerketako Estatu Agentziak emana, beste sei urterako.
Gure ikerketa-lerroak etengabe ari dira garatzen, betiere ezagutzaren muga berrien bila. Egun, gure ikerketa-jarduera lau gai-arlotan egituratu daiteke: quantum, nano, bizitza eta kosmosa. DIPC zentroak, halaber, mundu osoko zientzialarien artean elkartrukeak eta sormena sustatzeko ekimen ugari ere antolatzen ditu. 300 lagun baino gehiagoko ikertzaile-taldea eta zientzialari bisitarien programa sendoarekin, zentroak ezagutza katalizatzen du inguruko ekosistema zientifikoan.
Gainera, DIPCk publiko guztientzako dibulgazio- eta konunikazio-programa sendo bat osatu du, gizartearen kultura zientifikoa zabaltzea helburutzat hartuta. Dibulgazio-programa zabal horri esker, zientzia eta gizartea etengabeko elkarrizketan egotea ahalbidetzen da. Zientziaren zabalkundea ezin da ezagutzaren beste adar batzuetatik bereizi, eta DIPCk beste jarduera batzuekin eta jakintza-eremu batzuekin lotzeko zubiak eskaintzen ditu.
ESS Bilbao bikaintasun-zentroa da partikulen azeleragailuen eta zientzia neutronikoen zientzian eta teknologian, eta ezagutza eta balio erantsia ematen ditu, Espainiak Europako espalazio-iturriari espezietan egindako ekarpenaren bidez – ESS proiektua. Espainiako Gobernuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak parte hartzen duten partzuergo publikoa da.
Deustuko Unibertsitatearen ekimena da, Deustu Fundazioaren bidez gauzatzen dena, lurraldearen lehiakortasuna eta garapena aztertzeko, hainbat ikerrildoren bidez eta hiru helbururekin: Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna hobetzen laguntzea; herritarren ongizatea areagotzeko lan egitea; eta eskualdeko lehiakortasunaren alorrean jakintza sortzea.
Polymat – Basque Center for Macromolecular Design and Engineering – polimeroen sintesian eta prozesamenduan aditu den ikerketa-zentroa da. Bere jarduera inspirazio aplikatua duen oinarrizko ikerketan oinarritzen da, eta helburua da XXI. mendeko arlo estrategikoetan —energia, elektronika, osasuna eta iraunkortasuna— irtenbide berritzaileak garatzea.
Museoak, Zentro Kulturalak eta Liburutegiak
Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak kudeatzen du Donostiako Aquariuma, eta Europako ozeanografia-erakunde zaharrenetakoa da. 1928an inauguratu zen, eta itsas ondarearen kontserbazioa eta zientziaren dibulgazioa hezkuntza-lan nabarmenarekin uztartzen ditu.
Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa da. Kultura garaikidearekiko konpromiso sendoa ematen du, eta gizarte sortzaileagoa, kritikoagoa eta askotarikoagoa eraikitzen laguntzen du.
Azkuna Zentroak tokiko eta nazioarteko ikuspegia du, eta irekita dago publikoen komunitateekin hitz egiteko. Kultura praktika gisa, prozesu gisa, esperientzietarako gune gisa bizitzeko lekua da.
Bibat Arkeologia, Fournier Karta Museoa kultura dinamizatzeko gune berri bat bezala jaio zen, bilduma bi, museo bi eta ondare bakarra kontserbatzeko, kudeatzeko, ikertzeko eta zabaltzeko Araban.
Bizenta Mogel bibliotekaren (Durangoko Udala) xedea pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, haien garapen intelektuala sustatuz eta ezagutza trukatzeko espazioak sortuz. Horretarako, herritarrei informazioa, ezagutza, aisia eta kulturara hurbiltzeko hainbat modu eskaintzen dizkie, etengabeko prestakuntza eta irakurketa bultzatuz, eta lanerako zein proiektu pertsonalak garatzeko espazio eta tresnak eskainiz.
Centro de Estudios Ambientales del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz (CEA)
Hontza Museoa Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 2014ko azaroan, erronkez beteriko 30 urteko lan gogorraren ostean, museoak berriro ere zabaldu zituen ateak, Mañarian, eta horrela, jendearentzat zabalik dagoen natur zientzien lehen museoa da Bizkaian.
Laboratorium Museoa Euskal Herriko zientziaren sorleku den Bergaran dago kokatuta, eta bertan ondare zientifikoa biltzen, zaintzen, ikertzen eta ezagutzera ematen da, zientzia, kimika, fisika zein zoologia bildumen bidez. Gizarte-museo gisa, zientziaren eta teknologiaren dibulgazioa ditu helburu, hau da, kultura zientifikoa gizartera hurbiltzea modu ulergarri, kritiko eta inklusiboan, adin guztietako publikoentzat.
Irungo Oiasso Museoak Oiassoko antzinako kokaleku erromatarraren aztarna arkeologikoak ezagutzeko aukera ematen du. Bere terma erromatarrak, museoaren ondoan daudenak eta duela gutxi inauguratu direnak, Gipuzkoako arkeologia erromatarreko aztarnategi nabarmenetakoak dira.
Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroa da, Donostian kokatua, kultura-proiektu eta -erakundeen arteko lankidetza hartzen eta sustatzen duena. Gurea eginkizun partekatua kultura- eta sormen-sektorea babestea da, euskal gizartearen gaitasun sortzaile eta kritikoa garatzen laguntzea, eta kulturarako sarbidea eta gozamena erraztea.
Sormena eta Komunikazioa
alegria-activity enpresa liderra da Espainian, eta erreferentea Europan eta Iberoamerikan, hezkuntza- eta sentsibilizazio-proiektu ibiltariak kontzeptualizatzen, ekoizten eta koordinatzen espezializatua. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, konpainiak hezkuntza-, gizarte- eta marka-kanpainak hurbiltzen dizkie edozein populazio-segmenturi hiri, auzo eta landa-inguruneetan, esperientzia zuzenean lurraldera eramaten duten ekintza ibiltarien bidez.
NorArte Visual Science, 2011n sortua, komunikazio eta dibulgazio zientifikoa hobetzen espezializatutako estudioa da, kalitate handiko ilustrazio, animazio eta infografia zientifikoak eta neurrira egindako diseinuak eskaintzen dituena.
Testuingurua, koherentzia eta zentzua ematen diegu datuei. Entzute eta elkarrizketa prozesuak bultzatzen ditugu. Ñabardurak detektatzen ditugu, ekintza estrategikoak aurreratu ahal izateko, eta, horrela, baliorik bereziena eskaintzeko . Agertokiak aurreikustea, zure posizionamendu publikoa eta eragiteko gaitasuna handitzeko zilegitasuna eraikitzen dugu. Aberasgarriak diren harremanak sortzen ditugu. Adimen politikoa erreputazio estrategiko bihurtzen dugu.
JAKINDARIren kide izan nahi duzu? Sartu eta izena eman
Zalantzarik baduzu: jakindari@euskadi.eus